XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Guk geuk eskoletan ikasi ditugun literatur-historiek eta propedeutikek halaxe ziharduten.

Giro horretan, literaturaren oinarri materialarekiko menpetasunaren esakunea, literatura desgisa hartan bakantzearen kontra jeiki da: literatura ere ez dago gizarte bizitzarekin harremanik gabe, literatura ez da konzientziak aidean sortzen duen zerbait; ez dago literatura Autoreen inspirazioarekin bakarrik; literatura bere oinarri sozial-ekonomikoaren mende dago.

(Ukatu dena egia da. Baitetsi dena probatu egin beharko da).

Oharrarazpen hau ere filosofiari zor zaio (Hegel, Marx) eta arte-soziologiaren jaiotza ekarri du.

Zientzia hau jaioaz gero, ordea, artearen eta gizarte bizitzaren arteko zerikusien azterketa zientziek beregain hartzen dute.

Harrez gero zientziek beren modura burutzen dute lan hau.

Piskana-piskana geroz-eta zehatzagotuz, zientifikoagotuz, metodoak zorroztuz, zientziaok (sikologia, sikoanalisia, soziologia nahiz arte-soziologia) beren hasieretako oinarri filosofikoak xahutzen dituzte.

Zientziaok geroz-eta zientifikoagoak dira, geroz-eta gutiago filosofiko.

Orduan proklamazioek beren eginkizuna bete dute, ta aldegitea dute onena.

(Mundu-ikuskeraren batetan anparatzen dira gehienetan, halare).

Arte-soziologiak, egia da, oraindik metodoaren problema zailak daduzka, baina zenbait zozokeria behin betiko uzteko lain batik-bat iadanik aurreratu du.

Halare, aurrerapenaren kontu luze hau adibide bat bakarrik zen, lan konkretoan nolako problemak sor daitezkeen erakusteko.

Zientziak mitologiaren eta filosofiaren sabeletik jaio dira.